XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkeneko faktoreari dagokionez, XVIII. mendean izandako lehenengo iraultza industrialean eta XIX.ean izandakoan desberdintasuna nabaria da.

Bigarrenean, ezagutza zientifikoak arlo teknologikoan eragin zezakeen guztia argi eta garbi gelditu zen.

Lurrina erabiliz asmatutako lehenengo makinak teknikariek paratu zituzten eta hauek, gehienetan, zientifikoengandik urrun lan egiten zuten.

Hau, bide batez, adibide ona da askotan teknika zientziaren aurretik doala adierazteko.

Termodinamikaren oinarri teorikoak makinak aspalditik jo eta ke ibili eta gero etorriko ziren.

Aldiz, elektroteknia edo kimika industriala unibertsitateetan egiten ari ziren lan teorikoen ondorioak izan ziren.

Filosofiaren arloan pentsakera positibista izango zen nagusi, eta honen arabera, teknika zientziaren ondorio huts eta zuzen bat baino ez da, hots, zientzia huts teoriko baten bitartez lortutako ezagupenaren erabilpen praktikoa.

Baina, nahiz eta teknikatik zientziara edo zientziatik teknikara izan, ondorioa bera da: historian, lehen aldiz, zientziaren emaitza berriek eguneroko bizian eragin handia izan zuten.

Esparru honetan, zientzia historiaren garapenaren motoretzat agertzen da.

Ideia honek bere lehenengo urratsak aro modernoaren sorrerarekin eman zituen, Ilustrazioan zehar hazi zen eta XIX. menderako dogma bihurtu zen.

Baina, mende horretan bere kritika sakona jaso zuen.

XIX. mendean mekanizismo hutsa ideia gisa krisian sartu zen.

Bere aurrean, aldiz, eboluzionismoak gero eta ospe handiagoa lortu zuen.

Bestalde, zientzia fisiko-matematikoen oinarriek mende horretan jasan zuten krisia, (...)